Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Zaintza lanen demokratizaziorantz
2023-07-13

Zaintza-arloak dituen hutsuneak agerian gelditu ziren Beterri-Buruntza eskualdean 2020an egindako azterketan. Horietaz hausnartzeko eta irtenbideak proposatzeko jardunaldi batzuk antolatzea beharrezko ikusi zen Hernanin. Hala, "Zaintza-lanen demokratizaziorantz" jardunaldia egin zen apirilaren 1ean eta 2an eta honakoa Miren Aranguren Emagineko kideak eskainitako hitzaldia da.