Piarres Xarriton, euskal kulturan, monumentu bizia da, kultura, ekonomia edo gizarte alorretan inplikatua. Adibidez, Hasparrengo Institutu Teknikoaren sortzailea eta Pariseko Euskal Etxeko lehendakaria izan zen. Jean Etxepareren eta Piarres Larzabalen lanak ere bildu eta argitaratu ditu. Eta aurrera jarraitzen du. Pantxoa Etchegoin euskal kultur erakundearen zuzendariak elkarrizketatuko du.