Iratzar Fundazioak antolatutako solasaldi honetan Ane Abarretegi eta Beñat Irasuegi utopia eta distopia gaiak oinarri hartuta, etorkizuneko errealitatearako zenbait klabe argitzen saiatu dira. Nola iritsi dira utopiak gure orainera, zergatik gaude distopien markotik ezin aterata, edota nola pentsatzen dugu etzi izango garena? Galdera hauei erantzuten saiatu dira eta genero distopikoari buruzko hausnarketak landu dituzte.