Metaforei buruzko hitzaldi batekin gatoz oraingoan, James Geary hizlari duena, TED ataritik hartutakoa. Geary estatubatuarra da sortzez, baina aspalditik bizi da Londonen. Time aldizkariko lehenengo editorea izan zen Europan. Kazetaria izateaz gainera, idazlea ere bada, eta bereiziki aforismoak maite ditu. Izan ere, berea da ingelesezko aforismo bildumarik handiena, eta horiek biltzen dituen zenbait liburu argitaratu du. Gaztaroan bi poesia-bilduma kaleratu zituen, eta geroago zientzia liburu bat. Bere hurrengo argitalpena metaforen bizitza sekretuari buruzkoa izanen da; horri buruz mintzo zaigu hitzaldi honetan: nola sotzen eta ulertzen ditugun metaforak, eta zer-nolako eragina izan dezaketen gure gogoan eta irudimenean, geure erabakiak baldintzatzeraino.