Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947 - Miarritze, 2016) idazle miarriztarra ipuin futuristak euskaraz egiten aitzindarietakoa izan zen. 2016ko urriaren 6an hil zen. Sareinak taldeak, Maiatz elkartearen eta Baionako Zizpa gaztetxearen laguntzaz omenaldi xumea eskaini zion idazleari Baionan. Sareinak taldeak sortzailea ezagutarazi nahi izan du eta haren ekarpena aitortu. Omenaldi egunaz baliatu da Maiatz argitaletxea Mayi Peloten obra biltzen duen liburua aurkezteko.