Emakumeak protagonista diren hiru grebari buruzko azalpenak eman dituzte orain greba betean dauden bi emakume langilek, Aitziber Aranberrik eta Nekane Zabalak. Donostiako Kaxildan izan den mahainguruan bidea gogorra izaten ari bada ere, ez dutela gelditzeko asmorik adierazi dute; behin honaino iritsita, jarraitzeko indarrez daudela diote.