Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Liluraren kontra: trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak
2024-10-06

Martin Arbeoren liburua da “Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak", Iratzar Fundazioaren Iparrorratza bildumaren baitan atera duena. Bideo honetan duzue liburuaren aurkezpena, Martin Arbeok berak, Garazi Arrula, Txalaparta argitaletxeko editoreak, eta Andoni Olariaga, Iratzar fundazioko ordezkariak parte hartu dutena.

Geopolitikaz hitz egiterakoan ohikoa da fokua AEB eta Txinaren artean lehian kokatzea, Europa ekuaziotik kanpo utzita. Horregatik galdera luzatzea funtsezkoa da: non kokatzen da Europa trantsizio geopolitikoa batean? Hauen gisako galderei tiraka, saiakera honetan Arbeok agerian uzten du trantsizio geopolitiko batean gaudela, eta trantsizio horren sintoma eta gako nagusiak zein diren azaltzen du.

Iparrorratza Iratzar Fundazioak eta Txalapartak elkarlanean egiten duten saiakera bilduma da; ikerketa, gogoeta eta pentsamendu kritikoko planteamendu originalei erantzuten dieten gai berritzaileen inguruko liburuak kaleratzen dituzte.

Bideo hau Iratzar Fundazioak argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.