Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Krisi ekologikoa: mehatxuak eta erronkak
2021-08-30

Iraultza Txikien Akanpada egin dute Artean abuztuaren 25etik 29ra bitartean. Bertan krisi ekologikoaren inguruan aritu dira Mikel Otero EHBilduko legebiltzarkidea, Isa Alvarez Ekologistak Martxan Arabako kidea eta Biolurreko Hodei Rodriguez.

Mikel Oterok azpimarratu du energetikoa beste krisi askorekin gurutzatzen dela, eta “lurrikara horren lehen dardarak” sufritzen hasiak garela. Hainbat datu eman ondoren, Emilio Santiago Muiñoren aipu batekin laburbildu du egoera: “Baliabideak gutxitzen doazen jendarte batean, edo inoiz ez bezala partekatzen ikasten dugu, edo inoiz ez bezala hilko dugu elkar”. Bere ustez, jendarte osoarentzako proiektu askatzaile bat adostea da erronka. Ekologistak Martxan mugimenduko Isa Álvarezek enpleguan oinarritutako lan banaketarekin apurtzeko beharra defendatu du, besteak beste errenta unibertsala ezarrita. Ekonomia feministarekin bat eginez, ekonomia kapitalistaren lehentasunak iraultzea proposatu du: Natura-Zaintza-Komunitatea-Estatua-Merkatua. Sukar Horia mugimenduko Hodei Rodríguez krisiaren aspektu politikoaz mintzatu da. Suitzako Aldaketa Klimatikoaren Legearen inguruko erreferenduma abiapuntutzat hartuta aztertu ditu Europako ezkerrean eta eskuinean atzeman daitezkeen joera nagusiak, eta ilun marraztu duen etorkizunari begira errazionamenduaren gisako muturreko neurriak proposatu ditu.

Egilea(k):
ARGIA