Euskal Herriaren historia begiratzen denean sekula konpondu gabeko arazo baten aitzinean gaudela argi da, ziklikoki gerla eta gatazkez, okupazio eta oldartzez josia baita historia hori. “Euskal arazoa” deitua ez ote litzateke hobe “kolonizazio arazoa” deitzea? Kolonizatua ote da Euskal Herria? Galdera honen itzulian eztabaidatu dute Ane Ablanedok eta Eneko Bidegainek Baltsa Elkarteak antolatu hitzaldian Ziburun.