Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Kirolaren inguruko solasaldia
2023-07-03

Behar Zana Kirol Elkartearen 77. urteurrenaren harira, pilota taldeak kirolaren inguruko solasaldia antolatu zuen ekainaren 1ean. Kirol osasun mentala eta fisikoa, gehiegizko lehiakortasuna eta espezializazio goiztiarra landu zituzten; eta gai hauek jorratzeko, ikerketan eta batez ere kirol munduan aritutako eta ari diren 8 gonbidatu elkartu ziren: Iker Irribarria pilotaria, Mikel Nieve txirrindularia, Karmele Gisasola "Zelai III" harri jasotzailea, Garbiñe Etxeberria Real Sociedad nesken futbol taldeko kirol zuzendaria, Axier Arteaga pilotaria eta coach-a, Iraitz Arrospide maratoilaria, Hassan Ait Chaou mendi lasterkaria eta Oidui Usabiaga EHUko irakaslea eta ikerlaria. Jon Eskudero aritu zen dinamizatzaile lanetan.