Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Kartzela, gurasotasuna eta seme-alabatasuna
2025-02-06

Aiaraldeako Ideien Faktorian egindako hitzaldia da honakoa, Eztizen Artolaren Gurpilak liburua aitzakia hartuta. Bertan hitza hartu zuten eleberriaren egileak, Joxe Blanco euskal preso politiko ohiak, Ilazki Ussia motxiladun umeak eta Ainhoa Ayesta presoen aldeko elkartasun mugimenduan aritutako ekintzaileak.

Beste gai askoren artean, kartzelaz, errepresioaz, haurtzaroaz, heziketaz eta zaintzaz aritu ziren. Joxe Blancok bere atxiloketa eta espetxealdiari buruzko kontakizuna irakurri zuen, gurasotasuna hizpide. Eztizen Artolak eta Ilazki Ussiak, aldiz, euren esperientziak partekatu zituzten. Izan ere, maiz egin zuten topo kartzelan bertan eta bidaietan euren gurasoak ikusteko. Azkenik, Ainhoa Ayestak hausnartu zuen euskal preso politikoen kolektiboaren kontrako salbuespen neurriei buruz, baita zaintzari buruz ere.

Bideo hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Aiaraldea Aiaraldea