Jakoba Errekondok hitzaldi honetan azaldu du ilargiaren zikloa ezberdin ikusten dugula euskaldunok eta kultura latindarrek: euskal kulturan bi fase ditu ilargiaren zikloak, kultura latindarretan lau. Errekondoren aburuz, lehen egutegiak egiteari ekin zioten bertako eliz-gizonak kultura latindarretan eskolatuak izan zirenez, horrek ekarri zuen egun ilargiaren faseak izendatzeko euskaraz dugun izenen saltsa-maltsa.
Ilargiaren faseak nola izendatzen diren, eta ilargiak landareetan zer eragin duen ezagutu nahi? Hitzaldi hau entzunaz ikasiko dugu. Eta baita Ilargia eta landareak 2021eko agenda eta Ilargiaren egutegia eskuratuta ere.