Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Itzultze prozesu integrala
3. zatia
2015-01-14

Bake prozesua indartzeko foro sozialean Daniel Holder, Jon Landa eta Javier Miraren hitzaldia.

Daniel Holder
Justizia Administrazioari buruzko Batzordeko presidenteordea 2011z geroztik. CAJ gobernuz kanpoko erakunde independente bat da. 1981ean sortua, bere helburua giza eskubideen babesa eta sustapena bermatzea da, Gobernuek nazioarteko estandarrak betetzen dituztela ziurtatuz. Aldez aurretik, Ipar Irlandako Giza Eskubideen Batzordean aritu zen lanean bost urtetan zehar. La Habanako Unibertsitateko (Kuba) hizkuntza aholkuaria izan da. Espainieran eta Soziologian lizentziatua da eta Giza Eskubideen Legedian master bat du, Queens Unibertsitatetik.

Jon Landa
Zuzenbide Penaleko Irakasle Titularra da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Zuzenbide Fakultatean. Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: gorroto-delituak eta gorroto-diskurtsoa, nazioarteko zuzenbide penala eta gizateriaren aurkako krimenak, terrorismo-delituak, Giza Eskubideak eta biktimak eta zigor-sistema. 2005eko azarotik 2009ko maiatzera arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako Zuzendaria izan zen, Justizia Sailean. Egun, Espainiako Ministeritzak eta Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko ikerkuntza talde bateko buru da, zigorren sistema ikuspegi konparatu batetik aztertzea delarik bere ikerkuntzaren ardatza.

Javier Mira
Valentziako Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko Irakasle Titularra. Zuzenbide penalak oinarrizko eskubideei ezartzen dizkien mugak ikertzen jardun izan da denbora luzez.

Multimedia elementu honek hainbat zati ditu