Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ipar Euskal Herria: saiak eta laborariak, amodio ixtorio bat?
2015-01-20

Iker Elosegi Saran jaio zen eta egun Azparnen bizi da. Biologiako ikasketak egin zituen Paue-ko unibertsitatean eta hainbat urtetan irakasle aritua da laborantza eskoletan. Gaur egun, Euskal Herriko Laborantza Ganberako koordinatzailea da.

Duela ia 35 urtetik ikertzen dira saien koloniak Ipar Euskal Herrian. Azken hamarkada hauetan saien kopuruak gora egin du nabarmen, eta laborarien kopuruak, aldiz, behera. Aldi berean, laborariek ingurumenaz duten ezagutza eta balioespena ere aldatu egin da. Hitzaldi honetan laborarien eta saien arteko harremanen nondik-norakoak eta bilakaera aurkeztuko dira, eta baita geroari begirako hainbat asmo plazaratu ere.