"Ipar eta Hego komunikabideak eta komunikazio hariak" solasaldia duzue honakoa, HIRUKA komunikazio-taldeak antolatuta Azebarri kultur elkartean. Bertan, Ipar Euskal Herriko komunikabideen egoera eta erronkak zuzenean ezagutzeko aukera izan zen punta-puntako bi gonbidaturen eskutik: Kanaldude web-telebistako kudeatzaile eta kazetari Pantxika Maitia eta Euskal Irratiak-eko erredakzio buru Pepe Aizpuru.