Iñaki Antigüedad EHUko Geodinamika Saileko irakaslea eta Hidrogeologiako katedraduna da.
Ibai-arroa (ura eta lurra) funtsezko lurralde-unitatea da. Lur-gainean eta lurpean, denbora eta espazio eskala desberdinetan gertatzen diren era askotako prozesu hidrologikoen (fisiko-kimiko-biologikoak barne hartuta) ekosistema bizia; kontinentetik ozeanorako materia-pasabidea. Eta prozesuotan ura ezinbesteko lokarri dinamikoa da, akuifero-erreketan ur-emaria edota lurzoruetan hezetasuna. Hitzaldi honek ibai-arroaren garrantzia azpimarratuko digu, ibaia ur-fluxu bat baino askoz ere gehiago dela erakutsiz, eta ikerketa zein kudeaketa arro-mailan egiteak duen garrantzia azpimarratuz.