2021eko Euskarabildua jardunaldiaren baitan Ona de Gibert eta Asier Iturraldek hizkuntza teknologien inguruan eskaini zituzten euren hitzaldiak.
Ona de Gibert Bartzelonako Supercomputing Center-en ikertzailea da eta hizkuntza gutxituetarako hizkuntza-teknologiak garatzen laguntzen du. NLP Comunicat katalanezko teknologia garatzeko komunitate libre eta irekiaren sortzaileetarako bat ere bada, sareak sortzearen garrantzian sinesten baitu. Bere aisialdian, irakaslea da eta emakume eta bitarrak ez diren pertsonei programatzen irakasten die, mundu digitalean dagoen genero-arrakala murrizteko borrokatuz. Mundu honetan bere sarrera malkartsua izan zenez, letretako karrera batetik etorrita, orain etortzear dauden pertsonentzako bidea errazteari dihardu.
Asier Iturralde Sarasola Librezale taldeko kidea da. Librezale euskara eta software librea ardatz dituen lantalde irekia da. Taldearen izaera eta egiten duten lana azaldu ondoren, iraunkortasunaren inguruko hainbat gogoeta egingo ditu, euskara, software librea eta ingurumena lotuz.