Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren barruan Kristian Herbolzheimer eta Theodore Murphyren hitzaldia.
Kristian Herbolzheimer
Bake kulturan eta gatazken eraldaketan aditua. Conciliation Resourceseko kidea, Colombia eta Filipinetako Programen arduraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake Kultura Eskolan zazpi urtez aritu zen lanean, Colombia, Filipinas, Mendebaldeko Sahara, Euskal Herria eta beste zenbait lekutako bake prozesuak lagunduz eta erraztuz. Zehazki, Euskal Herrian, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren aurkezpenean parte hartu zuen Conciliation Resources-en izenean.
Theodore Murphy
Berghof Foundation-eko bitartekaria Ekialde Ertainean. Bitartekaritza lanak egin ditu arlo politikoan, humanitarioan eta giza eskubideen arloan Afganistan, Irak eta Sudanen bai gobernuz kanpoko sektorean nola Nazio Batuen Erakundean. Afrikar Batasuna / Nazio Batuak bitartekaritza taldeko adituen aholkularia 2007-08an Darfurren. 2011n Eskualdeko Aditu izendatu zuen NBEko Idazkari Orokorrak Libiako Adituen Talderako. McGill-eko Unibertsitatean lizentziatua eta Londresko Ekialdeko eta Afrikako Ikasketa Eskolan (SOAS). Gai humanitarioen inguruko idatziak argitaratu eta hitzaldiak eman ditu.