Euskararen eguna baliatu dute Euskal Hedabideek zuzenezko emankizun bat egiteko Baionako merkatutik. Euskaraldia ekimenaren bezperetan, ekimen honen bilana egin dute Zilia Heredia eta Eneko Gorrirekin, bigarren partean aldiz Sebastien Caset Euskal Konfederazioak taldeko koordinatzailea eta Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak hizkuntza politikaren betebeharrak aztertu dituzte.