Hitzaldian, euskaltzaleen mugimendua berritzeko helburuaz Topaguneak egindako ibilbideaz eta erronka berriez aritu da Jasone Mendizabal Altuna. Mugimendua indartzeko mugarri nagusiak ekarriko ditu gogora. Erronken artean mugimenduaren antolakuntzan eta harremantzeko moduetan jarriko du begia. Zeintzuk dira Topagunearen egituraketaren aukerak eta mugak? Zeintzuk dira lankidetzaren indarguneak, zeintzuk arriskuak?