Euskararen Plaza Hutsa hitzaldi saioen barnean, begirada ezberdin baina osagarrietatik, hizlariak euskalgintzaren indarberritzearen beharraz mintzatu dira: Euskalduntzearen erronka herri mugimenduaren bitartez baina ezin daiteke gauzatu eta orain arte ikusitakoa aintzat hartuta, mugimendu euskaltzalearen biziberritzea premiazkoa delakoan daude Mikel Aiartzaguena (Ernai), Andere Ormazabal (Joxemi Zumalabe) eta Gotzon Barandiaran (idazlea). Aurkezlea: Amaiur Renteria eta hitzaldien errelatorea: Iker Alcedo.