Euskarazko hedabideen finantziazioaren inguruko solasaldia egin dute aste honetan, Ikasbide Kultur Elkartean. Bertan parte hartu dute Gorka Bereziartua Argiako kazetariak eta Mikel Arrieta Berriako Komunikazio arduradunak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei buruz aritu dira hizketan, eta baita beraien komunikabideen egoeraz ere.