Prentsa astearen baitan antolatutako hitzaldia da 'Euskal kazetaritzaren bilakaera azken 60 urteetan', Bernart Etxepare lizeoan egin dutena. Ximun Carrerek gidatuta, Martxelo Otamendi, Goizeder Taberna, Pantxika Maitia, Jojo Bidart eta Bixente Vrignon aritu dira hizlari.