"Emazteak, orokorrean, ez dauka tokirik historia handian, gizonek idatzitako historian. Euskal emazteak oraindik gutiago, euskaldunek ez baitugu gure herriaren historia moldatu, aski “agrafo” izan garelako". Jose Antonio Azpiazu historialariaren hitzak dira Baionako euskal museoan eman zuen mintzaldian. Katalina de Erauso pastoraleko kideek antolatu zuten hitzaldia.