Amaia Nausia Pimoulier historialari nafarrak hitzaldia eman zuen Elgoibarren 2020ko martxoaren 11n, 'Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen' hitzaldi zikloaren barruan.
Emakume kristau idealaren diskurtso berria, gure lurraldeetan hain garrantzitsua izan zen sorgin-ehiza, edo usadioz emakumeenak ziren ofizioek sufritu zituzten kolpeak ere aipatu zituen. Iraganera bidaia gaur egungo gizartearen nondik norakoak ulertu eta nondik gatozen jakiteko.