Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ehur hila. Oihan bizien oinarri
2016-02-09

Miel Mari Elosegi leitzarra da, Ekologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Baso-teknikari izateko ikasketak egin zituen, eta 1998 urteaz geroztik Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Saileko basozaina da. Euskal Herriko ingurugiroa eta faunari buruzko artikulu mordoxka idatzi du, baita hartzari eta askotariko faunari buruzko liburuak ere.

Basoetan hildako egurra ugaria da eta egundoko garrantzia du ekosistemaren funtzionamenduan. Historiaurretik gaur egunera, basoek aldaketak izan dituzte, eta bereziki aipatzekoa da gizakiak izan duen eragina. Basoen ustiapena oso aspaldikoa da, eta honek erabat baldintzatzen du bertan aurki daitekeen hildako egur kantitatea. Gaur egun gure basoak nola kudeatzen diren eta ustiapenaren ondorioak zeintzu diren aztertuko dute. Euskal Herrian badaude hildako egur ugari duten txokoak eta bertan aberastasun ekologiko handia dago. Bukatzeko, etorkizunean hildako egurra nola kudeatuko den aurreikusten saiatuko dira.