Erreproduzitu bideoa
solasaldia
EAJ-Amaiur, nork ez du nahi akordiorik?
4. zatia: EAJ-Amaiur: nork ez du nahi akordiorik? (Kale inkesta)
2012-05-17

Alderdi abertzaleek babes zabal eta esanguratsua dute Euskal Herrian, azken hauteskundeetan ikusi ahal izan dugunez. Babes hori bi indarretan banatu da: EAJ eta Amaiur. Biak abertzaleak, eta biak herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Hala ere, puntu amankomun asko dituzten arren, talka egiten duten beste horrenbeste dituzte. Izan ere, ez dira gai izan oraingoz, indarrak batu eta akordiorik lortzeko. Ez al da garaia?

Gai hauek argitzeko, KONTRAn, EAJ eta Amaiurren izenean aritzeko bina gonbidatu izan ditugu, orain arte egin diren saiakerek zertan porrot egin duten ikusteko eta etorkizunerako estrategiak zehazteko. Gai izango al dira beren ezberdintasunak alde batera utzi eta euskal gizarteari proiektu abertzale bateratu bat eskaintzeko?

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa.

Partehartzaileak:

Luke Uribe-Etxebarria, EAJko Eusko Legebiltzarkidea.

Iñaki González, kazetaria Deia-n, El Periódico de Catalunya-n, EiTBn eta RTVEn, besteak beste.

Karmelo Landa, Ezker Abertzaleko kidea eta EHUko irakaslea.

Alberto Unamunzaga, Gipuzkoatik hautatutako Amaiurreko senataria eta EAko afiliatua.

Moderatzailea: 

Nerea Alias.

Ekoizpena: