Sei urtetarik egiten dira Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak. Laborariek, erretiratuak diren laborariek eta laborantzako egiturek beren ordezkariak hautatu behar dituzte. Euskal Irratiek eta Kanaldudek Ipar Euskal Herriko laborarien bi sindikatu nagusiak gomitatu dituzte eztabaida publikoan parte hartzeko: FDSEA/JA laborari gazten sindikataren izenean Patrick Etchegaray, Iban Pebet eta Sebastien Uthurriague, ELB/ELB gazte sindikatarendako Beñat Molimos, Dorothée Nabarra eta Xabi Harlouchet.