Olatz Salvador eta Telmo Trenor musikarien arteko solasaldia. Gidari lanetan Leire Palacios kazetaria aritu zen
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da Bikografien saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.