Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Azpiegitura handiak
1. zatia: Azpiegitura handiak (Laburpena)
2013-02-13

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean kokatuko den kanpo portua; eta Donostiako Metroa, Donostialdeko metropolia konektatzeko metro-sarea.

Proiektu hauek hainbat gauza dituzte amankomunean: ehundaka milio euroko aurrekontuak behar dira aurrera eramateko, eta ingurugiroarengan eta gizartearengan sortzen duten inpaktua nabarmena da. Hori bai, etorkizuneko Europan lehiakortasunez jokatu nahi badugu beharrezkoak direla ere entzun izan dugu. Egia dena da, bizi dugun krisi orokorra ere ez dela gai izan lan hauek gelditzeko.

Eta orain sortzen zaigun galdera da, beharrezkoak al ditugu azpiegitura hauek Euskal Herriaren etorkizun eta oparotasunerako? Bideragarriak al dira? Zer interes dute politikariek proiektu horietan? Honela egituratu nahi al dugu Euskal Herria?

Lan hauen garapenean zuzenki inplikatuta egon diren lau gonbidaturen laguntzaz, azpiegitura hauen onura eta kalte ekonomiko, sozial eta ekologikoetan sakondu dugu Kontrako azken saio honetan, Supersurrak, Garoñak, Leitzarango autobiak, Lemoizek eta beste hainbat inbertsio eta esperientziek utzi duten arrastoa aztertzeari utzi gabe.

Partehartzaileak:

Denis Itxaso, PSE-EEko zinegotzia Donostiako Udalean eta San Markos Mankomunitateko lehendakaria.

Maribel Vaquero, EAJko legebiltzarkidea.

Iñaki Antiguedad, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakaslea eta Hidrologia katedraduna.

Iban Asenjo, Bilduko batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Moderatzailea: 

Nerea Alias.

Ekoizpena: