Gogoratzen Euskal Herriko haurrak ETB1en euskaraz ematen zituzten marrazki bizidunei pegatuta geratzen ziren garaiaz? Agian ez, aspaldiko kontuak baitira horiek honezkero: urtetan egindako murrizketen erruz, apenas ikusten den gaur egun marrazkirik, telesailik edo pelikularik euskaraz bikoiztuta. Noiz eta ikus-entzunezkoek gizartean duten eragina izugarri handitu den garaian. Urte eta erdi daramate greban Bieuse elkartean bildu diren bikoiztaileek, lan baldintza itogarrien aurrean planto egitea erabaki zutenetik. Gauzak puntu honetara nola iritsi diren esplikatu digute.