Bertsoa plazatik atera eta gaztetxera ekartzen dute urtero zazpi gazte asanbladak. Soraluze, Eibar, Elgoibar, Mutriku, Deba, Antzuola eta Markina-Xemeingo gaztetxeak dira elkarlanean Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen sariketa antolatzen dutenak. Aurten, Topatu.info-ko kideak saioz saio ibiliko dira saio bakoitzeko unerik onenak bildu asmoz. Hemen duzue lehen saioa ikusgai.