3x19: Txintxinaren jatorria


2025eko otsailaren 11
:: ::

Xabier Saldiasek hainbestetan abestu du diruaren hotsak bihotzean nolako poza ematen duen, eta gutako askok lagundu diogu kantuan, askorik jakin gabe poz baino buruhauste gehiago ematen dizkigun honek non duen jatorria; eta nori otu zitzaion paper zatiak inprimatzen hasi eta honi diru deitzea? Aste honetan diruari lotutako hiru hitzen jatorriaz hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak: moneta, dirua bera eta dolarra.

Honako abestiak erabili ditugu gaurko saioan:

Money Money


Fermin Muguruza - 'Diru Espainol Zikina'


Charles Aznavour - 'La Bohème'


Frank Sinatra - 'The Continental'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.