3x04: Veleiako beste zirkua


2024ko urriaren 08a
:: ::

Uztailean jakin genuenez, 5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian. Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian eta droneen bidezko kartografia teknikak erabiliz topatu zuen Arkikus enpresak. Albiste honek zirkuaz hitz egiteko aitzakia ederra eman digu.

Honako abestiak erabili ditugu aste honetan:

Gure Zirkua

 

Def Con Dos - 'Poco Pan'

2013 Goal Song Mundial - 'Looo lolo lo looo'

 

Grease - 'Greased lightning'

 

Gladiator - 'Now We Are Free'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.