Urteko azken saioa denez eta neguaren atarian gaudenez, udazken hasieran egin bezala, neguari kolore bat jarriko diogu: gorria. Pasioaren kolorea, komunismoarena, arriskuarena... ea nora garamatzan oraingoan Nagore Irazustabarrenak.
Honakoak dira saio honetan erabili ditugun abestiak:
Mikel Laboa - 'Gaberako Aterbea'
Lady Gaga - Telephone ft. Beyoncé
UB40 - 'Red Red Wine'
Xabier Lete - 'Solferinoko Itsua'
Abba - 'Waterloo'
Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.