2x18: Israel 42 - Euskal Herria 0


2024ko maiatzaren 14a
:: ::

Joan den larunbatean, maiatzaren 11n, ospatu dute Eurovision abesti lehiaketaren 68. edizioa. Isarelek 42. aldiz parte hartzeko aukera izan du aurten, eta Euskal Herriak, ohiko legez, ez du parte hartzerik izan. Baina inoiz parte hartu ez arren, era batera edo bestera presentzia izan du abesti leihaketan eta gaur hori errepasatu dugu.

Hauek dira erabili ditugun abestiak:

Kukumiku - 'Irrakada'


Tanxungueiras - 'Terra'


Salome - 'Kantari Bizi Naiz'


Mocedades - 'Eres Tu'


Bravo - 'Lady Lady'


Amaia Romero - 'Zorongo Gitano'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.