2x09: Mesopotamiako Bilgune Feminista


2024ko martxoaren 02a
:: ::

Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ate joka dugu, eta nola ez, egun honen historiari begira jarri gara Oroimen Histerikoa saioan. Mesopotamiaraino joan behar izan dugu horretarako, orain dela 4.000 urte egun bat ez, aste osoa egin baitzuten jai emakumeek.

Honako abestiak erabili ditugu aste honetan:

Nathy Peluso - 'Business Woman'

 

Tapia eta Leturia - 'Hik Lan eta Nik Jai'

 

Boney M - 'Rivers of Babylon'

 

La Tribu de Benjamín - 'La Costilla de Adán'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.