26. Laranja monarkikoa


2023ko irailaren 25a
:: ::

Udazkenean sartu berri gara eta kolore bat jarri beharko bagenio urtaro honi ez dago zalantzarik laranja litzatekeela. Eta saio honetan primeran datorkigu, historiarekin lotutako kolorea delako, zehazki, podcast honetako gai gogokoenetako batekin: monarkiarekin.

Honakoak dira aste honetan erabili ditugun abestiak:
 

Fede Farrell - 'Zanahoria'

 

Zach Bryan - 'Something In The Orange'

 

Ruper Ordorika - 'Berandu Dabiltza'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.