25. Julio Iglesias feat. Txirrita


2023ko irailaren 18a
:: ::

Donostiako Columbia disko fabrika martxan jarri zutela 100 urte betetzen dira aurten, Euskal Herriko lehen disko etxea izan zena. Urtemuga honen aitzakian, musika industriaren errepaso historikoa egin digu Nagore Irazustabarrenak. Baina ez hori bakarrik, Txirrita eta Julio Iglesiasen arteko kolaborazio bat nolakoa izango zen irudikatzen ere ausartu da.

Honako abestiak erabili ditugu saio honetan:

Iragarkia - Aceite de Oliva Ybarra "Olé olé" (1988)

 

The Cookies - 'Don't Say Nothin' (Bad About My Baby)

 

Entzun Asteasu eta Txirritaren 'Bertso Berriyak' eresbil.eus webgunean.

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.