Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek


2021eko apirilaren 30

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera eginarazteko presioak ez dira gutxitu agroindustriako lobbyen eta AEBetako Estatu Federalaren partetik. Besteak beste, debeku hauek merkataritza librearen aldeko itunen kontra doazela diote agroindustriako multinazional zein ordezkariek. Tartean dugu bistan da Bayer, 2018an 63 bilioi dolarren truke Monsanto erosi zuen talde farmazeutikoa.