Hidrogenoa: mirarizko energia garbia ala energiaren multinazionalen iruzurra?


2021eko martxoaren 15

Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak solemnitatez adierazi du, trantsizio energetikorako eta klima aldaketaren aurkako borrokarako hidrogenoa ezinbesteko elementua denez, EAEri beharrezkoa zaiola esparru horretan posizionamendu estrategikoa hartzea, ahal den neurrian Europatik iritsi behar duten funts berriekin –400 milioi euro daude eskatuta– baina baita horiek gabe ere. Hidrogenoak salbatuko ote gaitu energia krisitik eta klimaren zoratzetik?