Gure auto fabrika gelditu behar dugu, COVIDagatik eta Taiwanen lehortea daukatelako


2021eko apirilaren 12a

Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–.  Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an produkzioa eten behar izan du. Antzeko egoeran aurkitu dira mundu osoan Volkswagen, Ford, Nissan, Toyota, Honda eta gainerako gehienak.