Geopolitikak zanpatu ditu Kurduak: AEB ez, Errusia da orain nagusi ekialde hurbilean


2019ko urriaren 29a

Lider kurduei entzun zaie 2019ko urrian: “Aukera bakarrak baldin badira edo Assadekin tratua egitea edo gure herriaren genozidioa, dudarik gabe hautatuko dugu gure herria bizirik jarraitzea”. Rojavako iraultza eta Siriako Kurdistan  autonomoa likidatu ez baditu, ataka estuan jarri ditu potentzia handien talkak. Siriari dagokionez, zortzi urtetan milioi erdi pertsona hil ostean, lurrikara eragin duten plaka tektonikoek oreka berria lortu dute. Hurrengo astindua arte.