Gauzak garbi, dio B'Tselem mugimenduak: Israelgo estatua apartheid erregimena da


2021eko martxoaren 23a

B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, urtarrilaren 12an ozenki aldarrikatu du Jordan ibaiaren eta Mediterraneoaren arteko eremu osoan indarrean dagoen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Aspalditik ekintzetan erakutsia, 2018tik Israelek bere Konstituzioan dauka txertaturik.