1.800 metro koadroko paradisu bat gainbehera etorritako hiri industrialean hormigoiz inguratua, fruitu baratze bat obrero xeheek antolatua, lurgintzako aditu gehienen aholkuen kontrara, lurrik oparoena sortzea lortu duen Eden txit emankorra... Pikardiak, Flandriak eta Valoniak topo egiten duten Mouscronen daukagu zain Fraternités Ouvrières ortu obreroa, nahiz eta azaroaren 13tik falta den Gilbert Cardon lider zaharra, sindikalista permakultorea.