BMJ Oncology aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera, 50 urtetik beherakoen artean tumoreen mundu mailako intzidentzia % 79 handitu da 1990etik. Gainera gazteek ez daukate inongo espaziorik beraien bizipenak partekatzeko. Adituen arabera, bizi-ohitura ez oso osasungarriak, elikadura txarra, sedentarismoa, kutsadura, antibiotikoen gehiegizko kontsumoa dira, besteak beste, goiz agertzen den minbiziaren hazkundearen erantzuleak. Halaber, ez dute baztertzen gidoi-bira horretan oraindik ezezagunak diren beste faktore batzuk tartean egotea.
Iruditzen zaigu aaaaaasko dagola ikertzeko beste faktore ezezagun hoien ingurua. Arnasten dugun airea ez ote da hain garbia? xahututa gaitun kapitalismoak gaisotu egiten gaitu? gizarte honek daukan estresak estutxea ixteko programa biologikoa jartzen ote du martxan?
Eta noski, sekula ez gara nekatuko, ikerketa gehiago aldarrikatzeaz. Ikerketa gehiago behar dugu, behar duzu, bizirik irauteko. Eta batez ere, arraroak edo ezohikoak diren minbizietan, hala nola sarkomak.
Horregatik, ezjakintasunaren arrakalak itxi nahian hain ohikoa ez den minbizia izateari buruz, eta gazte izateari buruz hitz egingo da atal honetan.
'Min(bizi)' Inurri Elkartearen podcasta da. Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketeen informazioa eta bizipenak bildu dituzte saio hauetan. Olatz Mercader eta Aintzane Artolak gidatzen dute saioa, eta adituak zein minbiziaren prozesua gorpuztu dutenak dituzte gonbidatu.