(Min)bizi #08: Tribua eta (in)komunikazioa


2023ko otsailaren 02a

"Ohikoa da minbizia diagnostikatu berri duenari zer esan ez jakitea. Niri (Olatz Mercader) minbizia diagnostikatu zidatenean, musukoarekin gindoazen kaletik eta beste pertsonen begiak irakurtzen nituen. Begirada asko maitekorrak ziren, goxoak, besarkatzekoak. Beste asko, ordea, izu, terrore begiradak ziren, edo, are okerrago, erruki begiradak. Zer esan gaixo bati? Ez badakizu zer esan, ez esan ezer. Julia Oterok zion bere lagun batek esaten ziola: hemen nago. nahi badezu hitzegingo degu, nahi ez badezu, ez. Hori da sarri nahikoa: egote hutsa."

'Min(bizi)' Inurri Elkartearen podkast saio berria da. Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketeen informazioa eta bizipenak bildu dituzte bederatzi ataletan. Olatz Mercaderrek gidatzen du saioa, eta adituak zein minbiziaren prozesua gorpuztu dutenak gonbidatu dituzte.