(Min)bizi #06: Metastasia


2023ko urtarrilaren 11

Minbiziaren errelatoa gaisotasuna gainditu duten emakumeen ahotsetik idatzi eta formulatzen da askotan; borroka eta garaipen errelato epikoa bezain toxikoa, gaisotasunaren aurpegi asko ezkutatzen dituena gainera.

Bularreko minbizia jasan duten hamar emakumetik hiruk metastasia izango dute. Metastasia gaur egun sendaezina da, horregatik behar da ikerketa gehiago. Saio honetan parte hartu duten emakumeek taburik gabe hitz egingo dute metastasiaz, lehen pertsonan.

'Min(bizi)' Inurri Elkartearen podkast saio berria da. Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketeen informazioa eta bizipenak bildu dituzte bederatzi ataletan. Olatz Mercaderrek gidatzen du saioa, eta adituak zein minbiziaren prozesua gorpuztu dutenak gonbidatu dituzte.