2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar


2025eko apirilaren 28a
:: ::

Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia, oreganoa edo salbia), eta baita hauts egindakoan espezietzat hartzen ditugun barazkiak ere, piperrak kasu. 

Ikerketak heriotza arriskua jaisteaz, polifenolez, erradikal askeez eta superoxido dismutasa izeneko enzimaz hitz egiten du, eta zeharka, gatza gutxitzeak dituen onurez ere bai. Azpian dituzue aipatzen ditugun ikerketak.

Gaurko sendabelarra izei zuria da, bai, zuhaitz bat ere sendabelar izan daitekeelako. Garai honetan bere ernamuin edo pujak indar betean daude eta biltzeko garai ona da. Zertarako eta nola erabili ere azaltzen dugu, berarekin emango ditugu gaurko gomendio edo proposamenak. 

  1. Ikerketa: Opara, E. I., & Chohan, M. Culinary herbs and spices: their bioactive properties, the contribution of polyphenols and the challenges in deducing their true health benefits. International journal of molecular sciences. (2014).
  2. Ikerketa: Petersen, K. S., Davis, K. M., Rogers, C. J., Proctor, D. N., West, S. G., & Kris-Etherton, P. M. Herbs and spices at a relatively high culinary dosage improves 24-hour ambulatory blood pressure in adults at risk of cardiometabolic diseases: a randomized, crossover, controlled-feeding study. The American Journal of Clinical Nutrition. (2021).