Saio honetan 2024ko Euskarabildua 'Artifiziala ez den teknologia' jardunaldian atera ziren ideia nagusiei buruzko hausnarketa egin dugu. Euskarabilduan teknologiak demokraziarekin, identitatearekin eta erantzukizun kolektiboarekin duen harremanari buruz eztabaidatu genuen. Eta hausnarketa honetarako, bertan egon ziren bi emakume ditugu saio honetan: Maider Likona, informatikako ingeniaria eta Bikonet operadoreko kidea, eta Miren Berasategi, Komunikazioan doktorea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.